Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bergarako txosna gunearen webgunea

Sustatu - Sustatu
2003-05-15 11:05

Zenbat eta zenbat webgune dauden sarean. Gero eta gehiago dira eta horren adibide bat gehiago webgune hau, Bergarako txosnen batzordearena. Astindu fanzinearen beste proiektu bat da, kolektibo ezberdinen arteko elkarlana da herri mugimendua indartuko duena.

Bakarrik enpresa handiek zituztela uste zenuen edo? Bergarako txosnen batzordeak ere badu webgunea. Itxura batean ez da erraz ikusten zertarako balio dezakeen webgune batek txosna batzorde batean, baina ez du desperdiziorik.

Edukien artean

  • Zer den txosna batzordea
  • Txosnaforoa Foro honetan, Bergarako jaien inguruko iritziak idatz ditzakezu, zita itsuak egin, txosnetako musika kritikatu, ez dakit ze txonetan lanean dagoen neska edo mutilaren telefonoa eskatu...
  • Argazkiak Orain Txapa irratiarenak daude, baina bota dute amenaza: jaixetko edozein tokittan egongo da zure moskorren purebak jasotzeko kamara.
  • Egitaraua Txosna guneko egitarau guztia.
  • Kolektiboak Urtero kolektibo ezberdinek hartzen dute parte batzordean, urtean zehar lanean gizarteko esparru ezberdinetan lanean dabiltzean kolkektiboan izaten dira, beraien lana ezagutzera eman eta bide batez finantziazio bide bat lortzeko asmoarekin elkartuak.

Badakizue, ekainaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean izango dira Bergarako jaiak. Animatzen joateko gunea: www.bergarakua.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu