Teknologia albisteak

Mozilla 1.3.1 Euskaraz: Ofizaltasunaren atarian.

Erabiltzailearen aurpegia
Osoitz Elkorobarrutia - ZUHAR
2003-05-20 : 11:05

Mozilla web arakatzaile eta posta bezero librearen azken bertsioa 1.3.1 da, eta badago eskuragarri azken bertsio hau euskaratzeko hizkuntz fitxategiaren laugarren behin behineko bertsioa.

Linux ingurunean zeuden baimen arazoak konpondu ditugulakoan gaude, eta Mozillaren 1.3.1 bertsioak berriro instalatzen ditu xpi fitxategiak, beraz ez da eskuz euskaratu behar aurrekoan bezala.

Hizkuntz fitxategien laugarren behin behineko bertsio honekin Mozilla 13ren euskaratze prozesua bukatutzat emango dugu akatsik aurkitu ezean (ortografikoak, teknikoak edo bestelakoak) eta Mozillaren itzulpen ofiziala bihurtuko da. Horretarako, oraingoan ere, zure laguntza ezinbestekoa da.

Informazio gehiago, Zuhar.net helbidean.

Osoitz Elkorobarrutia Zuhar Informatika Zerbitzuak

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago