Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Abizenen inguruko webgunea

Añaut Kalles
2003-05-14 13:05

Euskal Abizenak izeneko hau euskal genealogia lantzen duen webgunea da. Abizenak, sortetxeak eta leinuak, heraldika eta abar. Horretaz gain gaurkotasunezko berriak ere ateratzen ditu. Helbide honetan ikus daiteke: www.euskalabizenak.com Informazio guzia euskaraz, gazteleraz eta frantsesez dago. Dagoeneko bi ale argitaratu ditu, eta hirugarrena bidean omen dago.

Helbide hau doakoa da; eta proiektu hartako arduradunek berek ordaindu beharrezko produktuak ere saltzen dituzte, horretarako informazioa hemen dago

Seriotasun handiz lantzen dute gaia. Eta gai honen inguruan hainbeste liburutan agertu (izan) ohi diren fantasiazkoa alde batera uzten dituzte.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu