Teknologia albisteak

Fançina

Erabiltzailearen aurpegia
Andoni Gabantxo - Aurpegiko Begia
2003-05-19 : 14:05

Aurpegiko begia fançina berriro irten da. Fançine bermeotarra dugu eta lau zenbaki daude kalean. Baina sarean ere irakurri daiteke. Doan da eta gero eta euskaldunagoa da edukiz.

Aurpegiko Begia fancina Bermeon jaio zen. Fundatzaileak ikasle bi izan ginen, Fernando eta Andoni. Zergatik Ipini genituen izen hori fancinari?

Beno, oraindik ez geuden ondo euskaldundurik, eta momentu baten, kontu ekonomikoak egiten geundela, konturatu ginen zenbat diru behar genuen historia hura kaleratzeko, "el ojo de la cara", gutxi gorabehera. Eta horixe izan zen fancinaren izena, nahiz eta arin konturatu ez zegoela ondo izen hori gure hizkuntzan.

Komikia eta musika

Gure ilusioa komikia eta musika ziren, eta fancinan argi eta garbi ikusten zen hori: %90 gutxienez haiekin zegoen beteta. Kolaboratzaile denak ziren euskaldunak, eta haien artean jende ona lanean: John Zameza, Edorta Jimenez, Jiler, Mailu, Krisket Kapare, Jon Inaki Artetxe, Txuses...

Hiru zenbaki argitaratu genituen eta, azkenean, utzi egin genuen lana. Zergatia, ez zen izan bakarra, agian asko izan ziren. Bat ezkondu, besteak Irlandan aurkitu lana, besteak seme bat eduki... denok egin genuen gure bidea, bakoitza bere aldetik... fancinak ez zeukan tokirik.

Gure irakurle gehienak hegoamerikarrak dira

Orain urte bi, ideia hura berreskuratu nahi izan dugu kolaboratzaile batzuk, eta baita egin ere. Gaur egun, guretzat literatura da garrantzi handiena daukana, baita bakoitzaren iritziak. Gaur egun, ez dira euskaldunak gure kolaboratzaile denak, bai gehienak, baina ez denak. Orain ez da saltzen tabernatan, gaur egun Internet daukagu postari, eta horregatik banatu dezakegu doan. Gaur egun, euskara gutxi dauka fancinak, gure irakurle gehienak hegoamerikarrak dira-eta, baina saiatu egiten gara gutxienez artikulu bat euskaraz argitaratzen zenbaki bakoitzean.

Gure lana ikusi nahi izanez gero hemen duzue: http://es.geocities.com/aurpegiko_begia/ tokian dago. Momentu honetan, laugarren zenbakia dago hor, eta egun gutxitan bosgarrena egongo da toki berean.

Andoni Gabantxo

Erantzun

Sartu