Teknologia albisteak
1

Biharko manifestazioa bertan behera utzi du Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia
Astigarragan bildutako hautetsien taldea
2003-05-09 : 20:05

Antolatzaileek aurrera jarraituko dute, hala ere.

Gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak biharko manifestazio deialdia bertan behera utzi dutela adierazi digu. Erabaki horrek harritu eta larritu egin gaitu, izan ere, legez egindako deialdia bertan behera uzteko arrazoia oraingoan ez baita Espainiako epaile baten agindua izan, Eusko Jaurlaritzarena berarena baizik.

Prentsa oharra:

Prentsa oharra:

Honela dio hitzez hitz (erdara gordinean): “los convocantes de la manifestacion son tres alcaldes de la extinta Batasuna que hacen expresa manifestacion de su condicion en la propia comunicación. Tal circunstancia resulta subsumible directamente en la suspension del derecho a convocar concentraciones/manifestaciones por parte de los representantes de Herri Batasuna – EH – Batasuna...”

Honen aurrean, adierazi nahi dugu manifestazio deia alkate gisa egin dugula, Barne Saila bera izan da, Madrilen irizpide politikoa jarraituz, gure eskubideak indarrik gabe utzi nahi izan dituena.

Prentsa ohar honen bitartez adierazi nahi dugu biharko manifestazio deia mantentzen dela, manifestazio eskubidea ukaezina delako eta Barne Sailak lehen deialdia debekatzeko erabili dituen aitzakia legalak jadanik sahiestu direlako, hainbat herritarrek dei berria egin baitute.

Gure herriak eta herritarrek bizi duten nahigabeko egoera honetan, hautetsiok ozen adierazi nahi dugu bizi dugun eskubideen murrizketak gure herriaren egoera gaiztotu besterik ez duela egiten. Irailaren 14an bezalaxe, oraingoan ere, agerian gelditu da eskubide murrizketa horretan eskuz esku jarduten direla Eusko Jaurlaritza eta Espainiako estatua.

Behar beharrezkoa da bihar ozen adieraztea Madrilgo gobernuari nahiz hauen esanak jarraitzen dituztenei, herri honetan Udalbiltzak eta Euskal Herri osoa bilduko duen proiektu politikoak milaka herritarren, eta Euskal Herria aintzat hartzen duten eragileen babesa duela.

Beraz, Astigarragan bildutako hautetsiak bihar Bilboko manifestazioan izango gara eta gurekin batera milaka herritar izatea nahi genuke.

Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari!

Euskal Herria aurrera

Astigarragan Bildutako Hautetsi Taldea

Erantzunak

V.J. Los Arcos Ayape
2003-05-10 : 20:46

> Gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak biharko manifestazio deialdia

> bertan behera utzi dutela adierazi digu.



--------Nor demontre da "Jaurlaritzako Barne Balza" debekatzeko edo baimena emateko manifestaldia?. Ikusi badut internetez eta pozik gaude Euskal Diasporaen gende asko Udabiltzaren alde ba daudelako.



V.J. Los Arcos Ayape

Napartxo bat aspaldiki Venezuelan bizi da

Erantzun

Sartu