Euskaldunon Egunkariaren alde Hitza eta Doinua paratuko dute hainbat artistak Beran, Laudion, Bilbon eta Garazin eginen diren emanaldietan. Lehenbizikoa, gaur arratsean, Berako Kultur Etxean
Literaturak eta musikak bat eginen dute Egunkari berriaren alde. Hainbat idazle eta musikariren ekimenez, Villabonan saio bat egin zen Egunkaria itxi eta aste batzuetara.
Ekimenaren arrakasta ikusirik, bertze lau emanaldi antolatu dira. Lekuan lekuan artistak aldatuz joanen dira.
Beran, 22:30etan, honako hauek ariko dira gaur berean, musikariei dagokionez: Xabier Montoia, Xabi Erkizia, Iñigo Telletxea, Joseba Irazoki (Onddo), Petti, Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Xabier Solano (4 Itzal), Mikel Markez, Iker Goenaga, Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Gorka Sesma (Kashbad) musikariak.
Idazleen aldetik, Jose Luis Otamendi, Iñigo Aranbarri, Kirmen Uribe, Castillo Suarez, Oier Gillan, Asier Sarasola eta Bihotz Bakartien Klubekoak ariko dira.
Sarrera 10 euro kostako da, eta osorik proiektu berrira bideratuko da.
Posible izango da Idazleek irakurriko dituten testuak Sustatura ekartzea? Noski, Sustatuko editoretzak nahi badu.