Sustatu logoa Teknologia albisteak

Auzitegi Konstituzionalak 16 zerrenda bakarrik onartu ditu

sustatu - Sustatu
2003-05-09 12:05

Gaur goizaldeko 02:00etan jakinarazi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabakia, hau da, ezarrita zegoen baino bi ordu berandu. Erabakiak dio Auzitegi Gorenak baliogabeturiko 241 hautes zerrendetatik 16k balio dutela. Gainerako 225en kasuan, Auzitegi Konstituzionalak berretsi egin du Gorenaren erabakia. Beraz, azken hauek ezin izango dira joan hauteskundeetara datorren maiatzaren 25ean.

Onetsitako hautes zerrendak

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak honako hautes zerrendak onetsi ditu:

  • Agrupación Electoral Mendi (Galar)
  • Alegiko Talde Ezkertiar Abertzalea ATEA (Alegia)
  • Anueko Indarra (Anue)
  • Bagoaz (Zestoa)
  • Belauntzako Sustraiak (Belauntza)
  • Berriozar Baietz (Berriozar)
  • Branka (Hondarribia)
  • Errezil Bizirik (Errezil)
  • Herriarengatik (Donamaria)
  • Irun Herria (Irun)
  • Izustarri (Zumaia)
  • Maeztuko Aukera (Maeztu)
  • Mugarra Bilgunea (Durango)
  • Tafalla Berria (Tafalla)
  • Urdiaindarrak (Urdian)
  • Zornotza Eginez (Zornotza)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu