Teknologia albisteak

iLoo: Internet komunetan

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko - CS
2003-05-09 : 11:05

Datorren udan internet konexioa izango duten lehendabiziko komun garraiagarriak aurkeztuko dira Ingalaterran. MSN-ek garatuko ditu.

Irudian ikus daitekeen komun garraigarri hau Ingalaterrako udako jaietan aurkeztuko dute. Microsoft-en MSN filialak garatuko du eta iLoo izena ipini diote.

Herri urrats, Ibilaldi, Nafarroa oinez, Kilometroak, Araban euskaraz, edota herri askotako jaietan ikusten diren komun garraiagarrien antzekoa da, baina aririk gabeko teklatua, pantaila laua eta internet konexioa, wireless, ditu.

Txosnak internet konexioa izanez gero... komunetik pare bat garagardo eta pintxoak eskatzeko aukera aproposa!

Momentuz, Microsoftek eta MSNek ez dute argitu noizko izango ditugun Aste Nagusian...

Informazio gehiago hemen

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago