Euskararen gaur egungo premiak
eta etorkizunerako proposamenak. Goiburu horrekin Herria 2000 Elizak antolatutako Foro edo jardunaldi bat izango da Bilbon maiatzaren 31n. Talde horrek bere 25. urteurrenaren kariaz antolatutako foro sortan 3.a izango delarik hau.
Ohar hau, foroaren berri emateaz aparte, bertan parte hartzeko gonbidapena
ere bada, entzule modura edo, nahi izanez gero, komunikazio-egile modura.
Komunikazioen gaia
foroarena bera da, eta euskararen edozein alorri dagokio. Beraz, animatuko
bazinateke, esaiguzu, eta gero idatziz bidali maiatzaren 26rako. Testu osoa
liburu batean publiaktuko dugu, gero, baina komunikazioa aurkezteko, bost
minutu daude foroan.
Egia esan, biziki interesaturik hartuko genuke zuen komunikazio bat.
Edozein berri emateko, erabili, arren, gure e-posta:
h2000e@euskalnet.net
III. FOROA
Euskararen gaur egungo premiak eta etorkizunerako proposamenak
(Maiatzaren 31n, Bilbon,
Bizkaiko Abokatuen Kolegioan, Uribitarteko Aldapak, 3)
HELBURUAK
- Nomalizazio bilakaeran ari den euskararen premia beharrezkoenei buruz
gogoetatzea.
- Euskara ohizko komunikaziorako egiazko baliabidea gerta dadin burututako
esperientziak ezagutzea eta ekimenak bultzatzea.
- Euskarak orain eta etorkizunean Euskal Herrian izan behar duen
egitekoaren soslaia azaltzea.
FOROAREN METODOLOGIA
Moderatzailea: Paulo Agirrebaltzategi
- 09:15 Parte hartzaileei harrera
- 09:30 1.Txostena: Euskararen gaur egungo premiak Hego Euskal Herrian.
Txostenemailea: Xabier Mendiguren
- 09:45 2.Txostena: Euskararen gaur egungo premiak Ipar Euskal Herrian.
Txostenemailea: Erramun Baxok
- 10:00 3.Txostena: Hizkuntza politika Euskal Herrian: Oinarrizko irizpideak
eraginkortasunaren alde.
Txostenemailea: Josune Aristondo
- 10:15 4.Txostena: Euskara eta eleaniztasuna Euskal Herrian
Txostenemailea: Joseba Alvarez
- 10:30 Elkarrizketa: Euskararen gaur egungo premiak eta etorkizuneako
proposamenak:
Xabier Mendiguren, Erramun Baxok, Josune Aristondo, Joseba Alvarez.
(Parte hartzaileek oro, idatziz, aurkeztu ahalko diote beren galdera edozein
txostenemaileri. Moderatzaileak bildu eta ordenan jarriko ditu galderak.)
- 11:30 Atsedenaldia
- 11:45 Komunikazioen Azalpena: Komunikazioa prestatu eta Talde
antolatzaileari, garaiz
eta idatziz, helarazi dioten parte hartzaileek bost minututan laburbildu
ahalko dute
beren balorazioa eta proposamen zehatza aurkeztu.
- 13:00 Mahaingurua: Euskararen eremuko esperientziak:
AEK (Mertxe Mujika): Adinekoen alfabetatzea
Berbalagun (Benito Fiz): Adinekoen arteko elkarrizketarako esperientzia
Gorka Torre: Ofizialkidetasunaren bilaketan Ipar Euskal Herrian
Marian Galarraga: Euskara iritsi da pantailetara.
(Parte hartzaileek oro, idatziz, aurkeztu ahalko diote beren galdera edozein
txostenemaileri.
Moderatzaileak bildu eta ordenan jarriko ditu galderak.)
- 14:30 Foroaren bukaera.
Erantzun
Sartu