Sustatu logoa Teknologia albisteak

e-learning: informazioaren teknologiak eskoletan

Dick Turpin
2003-05-08 12:05

Hiru eremu landuko ditu batik bat e-learning egitasmoak: alfabetatze digitala, campus birtualak egitea eta pedagogia elkarteak sortzea sarean Europako estatuen arteko ikastetxeen artean. Hasteko, 33 milioi euro zedarritu dira egitasmo honentzat, nahiz eta Europako Parlamentua prest dagoen 54 milioi emateko.

Espainiako Hezkuntza Ministeritzak ere iragarri du laster kaleratuko duela beste ekimen bat, osagarria e-learning honekin. Pilar del Castillo ministroak adierazi du ekimen honek diruz lagunduko dituela elkarteak, “Espainiako eta beste edozein herrialdetako eskolen artean sortutakoak, baldin eta kanpoko eskola horiekin hitzarmenik badago aurretik eta maila homologarririk badute behintzat”.

Ministroaren hitzetan, eskolen arteko harremanak garrantzia du “haurrek eta gazteek hizkuntzak ikas ditzaten, trukatzeko irakasleak edo pedagogia esperientziak edo bultzatzeko Europaren dimentsioa ikasleen artean”.

Europako Hezkuntza Ministroen Kontseiluak, bestalde, eskatu die estatu kideei neurriak har ditzatela ezinduak errazago sar daitezen informazioaren eta komunikazioaren teknologietan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu