Iazko martxoan onartutako eGipuzkoa Planaren ildoan, Lehen Urteko Aurrerapen Txostena (otsaila 2003) argitaratu da. Bertan, iazko urtean Gipuzkoan Informazioaren Gizarteratze bidean eginiko aurrerapenen berri ematen da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak iaz martxan jarri zuen planak Gipuzkoa Informazioaren Gizartean sartzea du helburu. Informazioaren teknologia berrietarako behar den azpiegitura horniketa egokia lortzeko eta Internet sarea gizarteko leku guztietara heltzeko bidea izan nahi du. Bertan, gizarte osoak, bai herri erakundeek eta bai entitate pribatuek parte hartu dezakete. Gaur egun dauden proiektu berriak ezagutzeko eta horien bilakaera jarraitzeko tresna da eGipuzkoa 2005 Plana.
eGipuzkoa 2005 Plana Gipuzkoako Foru Aldundiak 2002 urteko martxoan onartu zuen. Planari jarraituz, aurreko urtean egin ziren aurrerapenei buruzko txostena argitaratu da. Bertan, Informazioaren Gizarteratze bidean garaturiko aurrerapenak ageri dira. Lehen Urteko Aurrerapen Txostenak (2003ko Otsaila) Planaren helburuak aurkezten ditu, baita Informazioaren Gizarteak Gipuzkoan duen egoeraren adierazleak ere: biztanleak, enpresak, trebakuntza, azpiegiturak eta administrazioa.
Bestalde, eGipuzkoa Planaren bitartez bideraturiko jardueren aurrerapen mailaren berri ematen du txostenak. Jarduerek helburuen araberako sailkapena dute. Jardueren azalpena eman ondoren, aurrerapen mailaren deskribapena azaltzen da, eta azkenik, jarduerarekin loturiko adierazleak ageri dira. Txostenaren amaieran, helburu bakoitzari dagokion guztizko kostua azaltzen da, bai 2002 urteari dagokiona eta bai 2002-2005 bitarteko aurreikusitako kostua.
Datu batzuk txostenetik:
Informazio gehiago nahi izanez gero, txostena pdf formatuan eskuratu daiteke. Datuak badira gehiago ere txosten horretan.
Erantzun
Sartu