Teknologia albisteak

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko (IMH) atari berria

Erabiltzailearen aurpegia
Pedro Arreitunandia - Elgoibarko IMH
2003-05-08 : 11:05

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan web ataria guztiz berritu dugu.Azkeneko urteetan web estatikoa genuen, beraz ikastaroen zerrendak eguneratuta izateko lan pillo bat egin behar genuen html-ak aldatzen eta berritzen. Orain ez.

Argi eta garbi genuen gure web berria, IMH, dinamikoa izan behar zuela, atariaren atal bakoitzeko arduradunak datuak era errazean sartu, eta zuzenean web orrian ateratzeko, eta guzti hau informatikarien laguntzarik gabe.

Bestalde hasieratik erabaki genuen gure informazioa hiru hizkuntzatan joan behar zuela: euskera, espainola eta ingelesa.

Hor geunden gu, plataforma aukeratu nahian, eta halako batean, guretik oso hurbil dauden Code&Syntax -eko lagunak ezagutu genituen. Beraiek erakutsi digute software librearekin zenbat gauza egin ditzakegun, kalitate onekoak, eta plataformetan dirurik gastatu gabe.

Linux eta Zope erabiltzen hasi gara, eta teknologia horretan oinarriturik gure atariko zerbitzuak landu ditugu.

Gure atarian IMHk eskaintzen dituen zerbitzuak aurkitu ditzakezue.

  • Heziketa Zikloen eta Txandakako Enpresa Ingeniaritzaren informazioa
  • Langileentzako eta langabetuentzako ikastaroak
  • Elearning ikastaroak. Atal honetan esan beharra dago IMHk berak eginiko ikastaroak direla, eta ez beste leku askotan aurkitu ditzakegun ofimatika ikastaroak (Demoak ere ikusgai daude)

Ikastaro hauek Kualifikazioen Euskal Institutuak emandako jarraibideen arabera eginikoak dira, eta makina erremintaren arlokoak dira (Fabrikazioa, Muntaia, e.a.)

  • IMHk bere historiako 12 urteetan proiektu askotan parte hartu du (eskualdekoak, estatukoak, Europakoak, nazioartekoak, .... ), eta informazio guzti hau ere eskuragarri jarri degu web orrian.
  • IMH inguruan sortzen diren albisteak

Beste gauza asko daude ikusteko: Makina Erremintaren Museoa, Kalitate Sistema, eta abar, baina uste det nahiko txapa sartu dudala. Interesik badezue, badakizue non begiratu .

Ondo izan.

Erantzun

Sartu