Espainiako administrazioa, euskaraz Internetetik
Administracion.es webgunea euskaraz ere kontsulta daiteke orain Interneten. Hauxe da sarbide zuzena euskarazko bertsiora:
http://www.administracion.es/portadas/home2-ideus.html
Espainiako Gobernuak edo atari honen sortzaileek diotenez, Herritar eta administrazioaren arteko topagune birtuala da hau.
Antolakuntza txarraren eta desegokiaren adibidetzat aurkeztu izan dute Espainiako webgintzako profesionalek sortu zenean, 2001eko urrian (informazio gehiago hemen ). Bertsio berria, halaber, desegokitzat jo dute batzuek. Badirudi diseinu eta erabilgarritasunaren aldetik, ondo ezarritako konbentzioetatik urrun dabilela.
Baina behintzat euskaraz, katalanez, galizieraz eta valentzieraz dago (katalanetik bereizia azken hau). Ez dago dena euskaratuta, baina sarrera orriak eta eduki zehatz batzuk bai, hala-nola Zugandik gertu atala non Espainia osoko plano biltegi eta kaletegi bat ere kontsultatu daitekeen euskaraz.
Ageri den euskara ere, ez da munduko txukunena, bestalde. Horra atal batzuen izenburuak, marratxoenganako joera nabarmen bat ageri dutenak besteak beste: gizarte-eta-lan-arloko betebeharrak; forma juridikoak; zergak-arloa; sorkuntza enpresa; Diseinuari buruzko informazioa...
Beste atal batzuek, izenburu zuzena izan dezakete euskaraz, baina esanahia... Adibidez, lehendakaritzari buruzko albisteak, Moncloari buruzkoak dira, eta klikatu ondoren gaztelaniaz bakarrik ageri direla ikusiko dugu.
Erantzunak kargatzen...