Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ekainean, egunkari berria

Sustatu
2003-05-06 12:05

Lehen urratsa —gaurko Egunero egunkariak horrela dakar— joan den apirilaren 29an egin zuten Egunkariako langileek. Egun hartan aurreneko akziodunen batzarra egin zuten Andoainen, notario aurrean, eta onartu zuten enpresa sortu berriaren kapital hedatzea. Baita zabaltzea proiektu berrian parte hartzeko aukera, akzioak erosiz.

Egunerok dio enpresaren sorrerako akziodunak langileak izan diren arren, “langileen akzio horiek guztiak gerora sortzekoa den Fundazio batera bideratuko dira, eta Fundazioa izango da akzio horien jabea”. Fundazioaren helburua izango da bultzatzea euskara eta euskal komunikabideak.

Egunkari berria ekainean argitaratzeko helburua hartu du Euskarazko Komunikazio Taldeak. Hala ere, gaur goizean prentsaurreko bat egingo du Andoainen, eta han xehetasunak emango ditu nola egin akzio bilketa, kapitala hedatzeko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu