Teknologia albisteak
1

Koldo Almandozen "Belarra" film laburra Cannes-erako aukeratua

Erabiltzailearen aurpegia
mk filmak - mk filmak
2003-05-05 : 18:05

Koldo Almandoz donostiarraren Belarra filma, Cannes-ko Nazioarteko Jaialdiaren barruan Kritikaren astean lehiatzeko aukeratua izan da. Sail honetan mundu osoko zazpi film luze eta zazpi labur soilik izan dira aukeratuak.

Emakume bat, dutxatik atera, jantzi eta bere semea besoetan duela baserri alboko belardira ateratzen da saski batean dauden maindireak eguzkitan zintzilikatzera. Urrutian gizon bat dabil segaz belar luzea mozten... Belarra filmean patuak ehuntzen ditu ezbeharraren hariak. Inor konturatu gabe. Isiltasunean. Errukirik gabe.

Aktoreak

Film labur honetan parte hartzen duten aktoreak Ainara Gurrutxaga, Iker Pernas eta Peru Almandoz dira. Ekoizleak, berriz, mk filmak eta napartheid dira eta filmaketa Leitzan egin zen.

Sariak, jaialdiak...

Belarra, KIMUAK 2002 katalogorako aukeratua izan zen eta honezkero sari batzuk jasotzeaz gain, jaialdi ugaritan parte hartu du ( Alcala de Henares, Festival Ibérico de Badajoz, Festival de cine de Mieres, Creat-Rivas Vaciamadrid, Tarragona, Manlleu)...eta aurtengo Rotterdam-ko zine jaialdi garrantzitsuan ere parte hartu zuen.

Erantzunak

i. olano
2003-05-06 : 01:09

Koldo Almandozen lan hau, "Belarra", behin eta berriro ikusi dut etxeko bideoan.



Fina delako, nortasunez betea, erakargarria, berria, sakona, xarmanta...



Merezi ditu "Belarra"k Canneskoaren gisakoak eta batipat gure artean ikusia izatea merezi du, hain era xumean sorterrian ere onespena erdiestea.



Zorionak bihotzez.



Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu