Teknologia albisteak

Ikus-entzunezko birtuala: Igartubeiti, XVI. mendeko baserria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-05-06 : 11:05

Kattalinek eramango zaitu baserri eder hau ikustera. Birtualki bada ere, lehen zuten bizimodua agertuko zaizu pantailan. Ez zarete egon sekula Igartubeiti XVI. mendeko baserrian? ba orain duzue aukera. Baina Interneten...

Igartubeiti XVI. eta XVII. mendeetako zurezko arkitekturaren eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla garbia da. Egun, XVI. mendeko dolare oso bat berriro ere martxan ikusteko aukera eskaintzen du. Gainera, baserri honek zanpatutako sagarraren usainak, belarrarenak, lehortzen jarritako larruenak, kearenak eta beste aditzeko aukera ematen digu; sukaldeko eta ukuiluko barrunbera sartzera gonbidatzen gaitu; ganbarako zurezko zoruan kraska egiten dute gure urratsek; izan ere, gure arbasoen lan eta bizimodura hurbilarazten gaitu baserri honek.

Igartubeiti baserria Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 90. urteen hasieran. Eraikuntzaren ezaugarriek eta kontserbatutako egiturek Gipuzkoako higiezin interesgarrienetako bat bihurtzen zuten honakoa. Egin berri diren zaharberritze-lanek 1630. urtean bideratutako handitze-lanen ondoren aurkezten zen egoeran utzi nahi izan dute eraikina, gaur arte baserrian egindako interbentzio garrantzitsuena izan baitzen urte hartakoa.

Ikus-entzunezko birtual hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian bertan (Gipuzkoa Plazan) “esperimentatu” ahal izango duzu, apirilaren 30etik maiatzaren 18ra bitartean, egunero, astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Internetez ezin bisita birtuala egin.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago