Teknologia albisteak

AZK Komunikazioak Eskoriatzako Erakunde-irudi berria sortu du

Erabiltzailearen aurpegia
Juan Luis Azkarate - AZK (Aretxabaleta)
2003-04-30 : 15:04

AZK Komunikazio enpresak Eskoriatzako Erakunde-irudiaren eguneratze lanari ekin dio. "Marka irudi" berri hau, hemendik aurrera herria hobeto identifikatzeko balioko duena, bihar, asteazkenean, aurkeztuko da, Udaletxe berria ere jendeaurrean erakutsiko den ekitaldi batean.

Erakunde-irudi berria jatorrizko armarriaren elementuetan oinarritu da, osagai hauek mantenduz eta bere errepresentazio grafikoari lehen ez zegoen homogeneotasuna emanez. San Migel, Noeren Kutxa eta Ararat Mendiarekin batera, Eskoriatzako "e" minuskula sartu dugu, hurbiltasuna, irekitasuna eta adikortasuna adierazi guran. Kolore berdea aukeratu dugu, bestalde, naturarekin erlazionatzen delako eta baikortasuna transmititzen duelako.

Erakunde-irudiari esker, herritarrak erraz identifikatuko ditu udal-zerbitzu guztiak, eta herriaren irudi modernoagoa eta garaian-garaikoa ematen lagunduko du. Herritarra, gainera, tokian-tokiko administraziotik hurbilago sentituko da eta bere burua komunitate baten kide. Kanpotik datozenentzat ere deigarria izango da.

Logotipo berriaren formato ezberdinak diseinatu dira, euskarri ezberdinetan aplikatzeko, horra hor, paperezko materialean, seinaletan, errotuloetan, hiri-altzarietan edo jantzietan aplikatzeko.

AZK Komunikazio enpresako arduradunek goraipatu dute Eskoriatzako Udaleko ordezkarien jarrera ireki eta lagungarria proiektu honi eusteko. AZK Komunikazioak 1987ean sortu zen eta, egun, bi egoitza ditu, Aretxabaletan eta Bilbon.

Udaleko arduradunek zein AZK Komunikazio enpresako kideek "Eskoriatza Berria" egitasmoa jendeaurrean aurkeztuko dute, bihar, asteazkena 30, 18:30etan Udaleko Pleno-Aretoan.

Eskoriatzako webgunean ikus dezakezu irudi aldaketa honek eman duen adibide bat. Gif formatuan daukazu hemen bertan zakarrontzi bat, adibide modura.

Erantzun

Sartu