Ikastolen elkarteak " Ahozkotasuna ikasgelan:ahozkotasunaren garrantzia eta lanketa curriculum integratuan" izeneko X. jardunaldi pedagogikoak antolatu ditu, Gasteizko Europa Jauregian maiatzaren 14,15 eta 16ean. Xehetasunak barruko testuan aurkituko dituzue
Ikastolen elkarteak maiatzaren 14, 15 eta 16an " Ahozkotasuna ikasgelan: ahozkotasunaren garrantzia eta lanketa curriculum integratuan " izeneko X. jardunaldi pedagogikoak antolatu ditu. Jardunaldiak Gasteizko Europa Jauregian ( Gasteiz hiribidean )izango dira.
Aurtengo gaiarekin arreta berezia jarri nahi diogu irakaskuntzan ahozko adierazmenak duen eta izan beharko lukeen trataerari. Hiru eguenetako hitzaldien bidez helburu hauek lortu nahi ditugu: Europako hainbat hezkuntza-sistemaren egoera ezagutu, ahozkotasunaren lanketaren garrantziaz ohartarazi, eredu metodologiko teoriko-praktikoak eskeini, kanpoko ( batez ere, Frantziako) hainbat ekarpen ezagutu eta azkenik, ahozkotasuna lantzeko ditugun oztopo, zailtasun, aukera eta eman beharreko urrats eta aldaketen inguruan eztabaidatu . Egitaraua duzu pdf formatuan. Matrikulatzeko edo informazio gehiago eskatzeko deitu telefono honetara 945 233355 edo helbide elektroniko honetara : kike.aif@ikastola.net
Erantzun
Sartu