Polizia operazioa Udalbiltzaren kontra
Esnatzeko modu hauek ez dira ez bat ere atseginak, baina bai, ordea, azkenaldian usuzkoak... Udalbiltzako egoitza zentrala itxi du Polizia Nazionalak Bilbon.8 dira atxilotuak.
(Azken ordua 11:41) Maribi Ugarteburuk euskaldunon aurkako erasotzat jo du. Esandako hitzak jaso ditugu.
(Azken ordua:19:00): Kale agerraldiak egingo dira udal guztien aurrean. Bai Euskal Herriari Bai Udalbiltzari izango da leloa.Bihar 20:00etan izango dira bilkura ixilok.
Astigarragako eta Gasteizko egoitza ere arakatu dituzte. Atxilotuak Oiartzunen, Beran eta Atarrabian. Egunkaria, Ezker Abertzaleko alderdi baten ilegalizazioa eta orain Udalbiltza. Atxilotuak ere izan dira: Bilbon, Barakaldon eta Beran.
Udalbiltzaren aurkako operazioan 8 atxilotu:
- Miriam Campos (nazioarteko harreman arduraduna).
- Leire Idoiaga (diruzaina).
- Lander Etxeberria (Euskara batzordekoa).
- Eider Casanova (Barakaldon zinegotzi).
- Karmele Urbistondo, (zinegotzia eta preso ohia)
- Oskar Goñi (Udalbiltzaren zuzendaritza batzordeko kidea)
- Jose Manuel (Jurado zinegotzia Atarrabian)
- Leire Sainzberro (alkate ordea Oiartzunen)
Astigarragan goizeko 7:30ean hasi dira araketak egiten. Horrelakoetan normaltzat jotzen dena egin dute. Ordenagailuak eraman dituzte, eta noski, horrekin, informazio burdikada bat. Notizia honek izango du azken orduko berririk, eta Sustatun irakurri ahal izango duzu.
Badakizue jakin bi Udalbiltza daudela lanean. Bata, ezker abertzale historikoaren ingurukoa-edo ; bestea, EAJ-EA-ren ingurukoa.
Erantzunak kargatzen...