Teknologia albisteak

"Atxukale": Mutrikuko ataixa

Erabiltzailearen aurpegia
Pedro Arreitunandia - atxukale.com
2003-04-29 : 11:04

Aspaldiko asmoa gauzatzen ari gera, edo behintzat horixe da gure asmoa. Orain dala gutxirarte, Mutrikuk ez zeukan apenaz presentziarik Interneten. Google-en bilatu ezkero, egunkarietako berriak, kanpingetako katalogoren bat, eusko ikaskuntzako orriren bat, hilda dauden link-ak, ...., besterik ez zen agertzen.

Azkeneko urtean Udalak www.mutriku.net martxan jarri du, eta egia esan, nahiko orri politxa da. Ikusten da diseinua landu egin dutela.

Baina, hala ere, Mutrikuar batek herriko informazio berria topatu nahi badu, ez dauka lan errazik. Zer esanik ez zerbaiteri buruz bere iritzia eman nahi badu, ...

Hau ikusita, orain dela urte bete atxukale.com dominiua hartu, eta postnuke erabiliz zerbait egiten hasi nintzen. Nahiko gustora nengoen nire atariarekin, eta halako baten, Eibar-en egin zen Informatikari Euskaldunen bilkuran, Uztarria.com ezagutu nuen. Kriston inbidixa eman zian !!

Uztarriako Josu Azpillagak bere laguntza eskaini zidanez, bete betan sartu nintzan atxukale.com aldatzen, eta postnuke-ren partez Zope (beti ere software librearen apustu garbia eginez) erabiltzen hasi nintzen. Azkeneko hilabeteetako zapatuak hor joan zaizkit. Siestako orduak aprobetxatu, eta pixkanaka pixkanaka orria ia prest utzi det.

Orain teknikoki ia bukatuta dagoen honetan, benetako erronka daukagu gure aurrean: guzti hau martxan jartzerakoan esaten nuen gaitza zela Mutrikuko informazio berria topatzea, eta hori da gure oraingo erronka, ataixan informazioa sartuko duten agenteak inplikatzea. Atari gehienei gertatzen zaien bezela, arrisku handiena inork ez erabiltzea da.

Azken helburua oso garbi daukagu: Uztarriak lortu duena lortzea, hau da, herritar guztiak inplikatzea, baina badakigu hau oso gaitza dela eta bidea luzea dala.

Helburu hau gauzatzeko bidean, hurrengoko pausoa erabaki degu: Herriko taldeekin, Kalaputxi herri aldizkarikoekin eta hauteskundeak pasa ondoren Udal taldearekin egon nahi degu, gure asmoak planteatu eta abentura honetan parte hartzera animatzeko.

Lortuko al deu ? ez dakitx hemendik urtebetea zeozer lortzeik izango deun, baiña saiatu behintzat, saiatuko gea !!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago