Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak web berritua du

Kresala - EFE
2003-05-09 11:05

Albiste eguneratuak, beka eta laguntzen informazioa, Fundazioko enpresa guztietako argitalpen berriei buruzko informazioa eta Fundazioko katalogoa aurki daitezke Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren web gune berrituan: www.elkarlaneanfundazioa.org

Honekin batera, albisteen sailean, Fundazioko enpresetako produktu guztien aurkezpenek komunikabideetan izan duten oihartzuna ere ikusi daiteke, hemeroteka izenburupean.

Arina eta eguneratua izateko helburuaz landu den webguneak beste helburu bat ere badu: Fundazioko enpresek dituzten web guneetarako atari lana egitea. Horregatik bai produktuen bitartez zein enpresetako logotipoen bitartez sarrera zuzenak egin dira web gune hauetara:

  • Elkar
  • Ttarttalo
  • Oihuka
  • Sua
  • Megadenda
  • Zabaltzen.

Albisteak sortu ahala eguneratzen da webgunea. Egin ezazu proba. Hauxe da helbidea: www.elkarlaneanfundazioa.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu