Lezoko udalak sortu berri duen Webgunea dagoeneko martxan dago. Webgunea dinamikoa da eta Linux zerbitzari baten gainean eraikita dago, Apache, PHP4 eta MySQL database zerbitzariarekin. Gure apostua software librearen aldekoa izan da.
Beraz, software librea erabili da atal askotan hainbat zerbitzu eskaintzeko, jatorrizko softwarea moldatuz edo osagarri gisara erabiliz edukiak kudeatzeko sistema, argazkien galeria, fitxategi kudeatzailea,e.a. eta beste atal asko udalaren beharretarako espresuki sortutakoak dira (udal agirien kudeaketarako atala, liburutegiko bilatzailea, agenda,e.a.). Oiartzungo KAM enpresak egina da.
Edukiei dagokienean, bertan jaso dira azken urteotako udalbatza eta batzordeetako aktak (500 agiritik gora), ordenantzak, udal zerbitzuei buruzko azalpenak eta agiriak, udal liburutegiko katalogoa bilaketak egiteko aukerarekin, argazki zahar eta berrien galeria, udalerriko mapa toponimikoa, ekitaldien agenda, datu estatistikoak eta beste hainbat eta hainbat.
Bisitariek ere parte hartzeko aukera ugari dute, hainbat ataletan parte hartuz edo ekarpenak eginez: albisteak bidaliz, agendan ekitaldiak gehituz, galeriatan argazkiak erantsiz, foroetan parte hartuz (atal batzuetan ezinbestekoa da izena ematea aldez aurretik).
Ezagutu nahi izanez gero, hemen aurkituko duzue, www.lezo.net . Lezoarrik ezagutzen baduzue, esaiozue. Eskerrik asko.
> Denbora daramat sartu nahiean baino ezin. Arazoren bat al dago?
ez dut erorialdirik somatu, saiatu naizen guztietan sartu naiz arazorik gabe... dena dela, beste arazorik izanez gero, abisatu mesedez (inaxio.at.netkam.com).
Denbora daramat sartu nahiean baino ezin. Arazoren bat al dago?