Europan hedatzen doan bideo-aktibisten sarea aurkezten da Bilbon
Undercurrents bezalako bideo egileen ekoizle batzuk sarea hedatzen hasiak dira Europa osoan. Jadanik, sei elkarteen artean, hilabeteko ekintzak bildu, muntatu eta berriro zabaltzen dute albistegi baten moduan.
Sare horrek "Newsreal" du izena, eta AEBetan jaio zen indymedia sarearekin batera. Bi proiektu elkarren ondoan jaio dira. Gaur egun sare honetan besteak beste honako bideo egile independenteez osaturik dago:
- kanalB (Berlin)
- Âto gleda / Fade_In (Kroazia)
- trojan tv (Holanda)
- Undercurrents (Erresuma Batua)
Europako "Newsreal"-eko partaideek, hilabetean behin bideo bat prestatzea du helburu eta gero Europa osoan zabaldu. Bertan Europa osoko berriak bildu nahi dituzte, itzulpenak egin hainbeste hizkuntzatan eta gero zabaldu.
Ostiral honetan, apirilak 25, arratsaldeko 19:30etan, "Undercurrents" eginiko bideoen proiekzioa emango da eta gero Europako Newswreal aurkeztuko da, Bilbon, Pilota kalean dagoen EKOETXEAN.
Informazio gehiago hemen:
Erantzunak kargatzen...