Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hauteskunde garaia hasi da

Jon Abril
2003-04-23 18:04

Hego Euskal Herriko zerrenda guztiak lau boletin ofizialetan ageri dira. Eta zerrenda osoak Interneten kontsultatu daitezke jadanik.

Hego Euskal Herriko zerrenda guztiak lau boletin ofizialetan ageri dira. Gipuzkoakoa eta Nafarroakoa kontsultatzen errazagoak dira, dokumentuak web orri arruntezko testuetan daudelako:

Bizkaiko eta Arabako datuak kontsultatzeko, apirilaren 23ko PDF dokumentuak kontsultatu:

Nafarroa

Hamar zerrenda aurkeztu dira Nafarroan maiatzaren 25eko hauteskundeei begira: UPN, CDN, PSN, AUB, Aralar, Batzarre, EA-EAJ, IUN-NEB, Alderdi Humanista eta Alderdi Karlista (EKA). Nafarroako Udalerrietan, berriz, bertzelakorik dago.

Iruñean, hiriburuan, hamabi dira aurkeztutako zerrendak: Yolanda Barcina egungo alkatea buru duen UPN, PSN, IUN-NEB, EA-EAJ, EKA, Batzarre, Aralar, Iruñea Berria, Alderdi Humanista, Falangea eta Frente Español alderdiak.

Aurkezteko aukera eta eskubideak bermatuko diren ikuskizun dago orain. Egia da zerrendak osatzeko nahikoa lan izan dutela alderdi guztiek ere. Eremu euskaldunean, errate batera, alderdi konstituzionalistek zerrenda guti aurkeztu dituzte: UPN Altsasun, Baztanen eta Leitzan aurkeztu da, eta PSN Altsasun eta Baztanen. Badira bertzelako bitxitasun batzuk ere: Beran, errate batera, Beraiñez taldea baino ez da aurkeztu (egungo alkatea buruan dela), eta Etxarri-Aranatzen antzeko egoera da: BAI hautes zerrenda baino ez da aurkeztu. Lesakan hiru dira zerrendak: EAJ-EA, Onin eta Herria Aitzinera plataformak; Donezteben bi: EAJ eta EA; Igantzin bakarra: Herri Taldea, egun alkatetza duen EAJ-EA ez da aurkeztu; Etxalarren orain lau urteko talde berak: EA eta Herri Taldea; Arantzan, Bagara eta EAJ-EA; Baztanen EAJ-EA, UPN, PSN eta Guazin eta Leitzan, EA-EAJ, UPN, Larrain eta Aralar.

Aralarrek Nafarroa osoan 11 zerrenda aurkeztu ditu, bakarren bat bitxia guziz: Altsasu, Antsoain, Atarrabia, Barañain, Berriozar, Burlata, Caparroso, Iruñea, Leitza, Lodosa eta Zizur Nagusian.

Nafarroako herrien tipologia hain da ttikia, gailen, elkarte independenteak direla, batzuk ezker abertzaletik hurbil, UPN ingurukoak bertzeak, edo batek daki zein koloretakoak -edo kolore ugaritasunekoak- bertze zenbait tokitan. Navarraren kolore Nabarrak bozetan agertuko dira. Eskubideak bermatzen badira, bederen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu