Escanda '03 - Komunikazioa eta Aldaketa Soziala - Stream zuzenean
Jardunaldi hau EYFA Europako gazte ekintza taldeak antolatu du. Asturiasen antolatu da, "Escanda" izeneko proiektu komunitarioa ezagutarazteko. Escanda, "Can Masdeu" bat izan litzateke, okupatutako espazio bat autogestioaren bidez bizi berritzen ari dena.
EYFA oso ezaguna da, urtean behin "Ecotopia" izeneko kanpaldia antolatzeagatik, bertan Europa osoko ekologistak, media aktibistak etab. biltzen dira. Lehen udan "Ecotopia" Eskozian antolatu zuten, aurtengoa Ukranian izango da.
Hortaz, ostiralean eta larunbatean zuzeneko emisioa egingo dugu internetez EYFAk antolatu dituen "Escanda '03" jardunaldietan barnean. Momentuz Indymedia ezberdinetako kideak eta hackitecturako lagun batzurekin, Asturiaseko Covera herriko telebista lokalarekin bat egin dugu Stream interaktibo bat egiteko.
Hainbeste lagunek buruturiko ekintzen berri emango ditugu gerraren gaiari lotuta. Eta gero stream interaktibo bat egingo da bertan Asturias, Buenos Aires eta Sueziako video streamak tartekatuz eta zuzenean. Hor hainbat arte aktibistak bat egingo dute esparru birtual batean bere ekoizpenak nahasteko zuzenean, hemen Corverako etxe kulturalean zuzenean proiektatuko ditugu atzerritik heldutako bideo klipak eta zuzenezko emisioak.
Hau guztia edonork jarraitu ahal izango du webgune honetatik.
Saiatuko dugu hau guztiaren berri zuzenean ematem Indymedia EH bitartez...
Erantzunak kargatzen...