Teknologia albisteak
1

AHTren aurkako akanpada 2003

Erabiltzailearen aurpegia
Fundazioa - AHTren aurkako asanbladetatik
2003-04-22 : 12:04

AHTren aurkako akanpada 2003, prestaketa lanetan, jakinarazi nahi da, aurtengoan, bi salaketa izango direla:

  • Jaizkibelgo superportua
  • Eurohiria bezalako metropoli planak

AHT-REN AURKAKO AKANPADA prestatzeko deialdi irekia:

AHT-REN AURKAKO AKANPADA prestatzeko deialdi irekia:

Aurten Jaizkibelen egingo da, Superportuaren proiektua eta Donostia-Baionako "eurohiria" metropoli egitasmo txikitzaileak salatzeko.

Uztailaren 24tik abuztuaren 3ra, Jaizkibelen egingo da Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak urtetik urtera eratzen duen Akanpada. Hori dela eta, ekimen honen inguruan interesa duten pertsona eta taldeengana heldu nahi dugu, Akanpadaren prestaketan parte hartu eta bertan egingo diren aktibitateei dagokienean (hitzaldiak eta eztabaidak, tailerrak, protesta ekintzak, ibilaldiak, antzerki eta musika emanaldiak...) proposamenak egin ditzaten animatzeko.

Mobilizazio honek topagune partehartzaile eta autoorganizatu bat izan nahi du, AHT eta Jaizkibelgo Superportua bezalako proiektu txikitzaileak ezartzen dituen gizarte eredu desarrollistak eragiten dituen era guztietako zapalkuntzen aurrean komunikazio kritikoari eta protestari aukera emateko.

Salatzen dugu azpiegitura lan handiak direla:

Donostia-Baionako "eurohiria" metropoli proiektuaren ekintza nagusia, hala nola AHT, Jaizkibelgo superportua eta Lezo/Gaintxurizketako nekazaritzako ingurunean 200 hektareako plataforma "logistiko-industrial" zabala eraikitzeko asmoa, besteak beste. Eta esandakoaren ildotik, alerta piztu nahi dugu gainera Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Diputazioak berriki argitaraturiko Donostialdea-Bidasoa Behea Zatikako Lurralde Planean (informazio publikoan dago hori gaur egun) garraio korridore izugarri bat eraikitzeko plazaratu duten azken egitasmoaren inguruan: aldi berean bai AHTren ibilbide berri bat, bai autopista berri bat, eta bai merkantzietarako trenbide saihesbide bat batzen ditu korridore berri horrek, Urumea, Oiartzun eta Bidasoa Behea bailaren hegoaldean hedatzen diren Pirinioaren hasierako inguru menditsuetan urradura beldurgarri bat eraginez, Urnieta aldetik hasi eta Biriaturaino (Osinaga, Epele, Landarbaso; Listorreta, Iturriotz, Karrika, Ergoien; Olaberria eta Meaka harrapatzen ditu hurrenez hurren). Makroproiektu horiek zeharo arbuiatzen ditugu, maila lokalean egundoko larritasuna duten kalte ekologikoak eta sozialak eragiteaz gain, globalizazio kapitalista basatiari datxekion gizarte eta ekonomia eredu guztiz produktibista eta desarrollistaren adierazle direlako.

Proposamanak jasoko ditugu

Ekimen honen inguruan interesa duten pertsonok dituzuen proposamenak jasoko ditugu ahtez@sindominio.net helbidean. Propoasamenak maiatzaren 30an baino lehen --egin kontu!--, ekainaren erdialdean kartela, egitaraua eta guzti kaleratzeko asmoa dugula.

Akanpada prestatzeko bilera-deialdia maiatzaren 9an Lezon:

Azkenik, Donostialdea-Oarso-Bidasoa inguruko pertsona eta taldeei datorren maiatzaren 9an, ostiralarekin, arratsaldeko 17;30etan Lezoko Txerrimuinon akanpada prestatzeko egingo den bileran elkartzeko animatu nahi zaituztegu.

Info gehiago:

AHT-REN AURKAKO ASANBLADA
Korreoa: Txerrimuino. K/ Zubitxo 13. 20100-LEZO
Tel.: 943-300979
e.mail: ahtez@sindominio.net

Erantzunak

azulezko
2003-04-23 : 02:26

Jaizkibelgo kanpo portu berriaren proiektua gaitzezgarria izango da, baina ez al dira era beran gaitzezgarriak Mutrikuko portu berriaren edota Ondarruko kanpo portu berriaren proiektuak? Nire asmoa ez da baloraziorik egitea, soilik aipatu ez dituzuen bi azpegitura lan horiek aipatzea. Askotan ahaztu egiten dira halako proiektuen inguruan sortzen diren kontrako jarreren diskurtsoetan. Ez nuke nahi pentsatu bi herri hauetan alderdi jakin batek gobernatzen duelako izango denik hau.
Sustatun bertan agertua da Mutrikuko portuari buruzko notizia eta bertan informazio gehiago jaso daiteke. Talde desberdinen orriak: Mutrikuko udala Santakarra bizirik Mutrikuko gazteak martxan


Ondarroako portuaren inguruan egin behar den proiketuaren inguruan hona informazioa:
Ondarroako udala
Gaur egungo portuaren argazkia
Porturako proiketuaren argazkia


Erantzun

Sartu