Teknologia albisteak
3

Eibartarrak posta-zerrenda, bost urte

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - Eibar.org
2003-04-18 : 10:04

Barixaku Santu honetan 5 urte bete ditu Eibartarrak posta-zerrendak. Interneteko herri-komunikazioan harribitxi bat daukagu esku artean. Zorionak guri!

Neure seme Peru jaixobarrittan, etxian Internetera konektau eta Makelist izeneko zeozer topau neban kasualidadez. Probia egin bihar eta sortu neban Eibartarrak izeneko zeozer, okurridu jatan lelengo gauzia.

Horra lehen mezua: http://groups.yahoo.com/group/eibartarrak/message/1

Ez da oso komunikatibua, ezta? Bueno, Interneteko historiako lehen mezu transmisioa ere ez zan izan bereziki interesgarrixa. "1" karaktere edo zifra transmititu izan zeben, gero "2" eta KRAX! 3 zifra pasatziarekin blokeau egin zan komunikaziñua.

Bigarren mezua apur bat zehatzagua izan zan, eta han ageri da lehen zazpi eibarnauten zerrenda: Luistxo, Oier, Garikoitz eta Maialen Araolaza, Eneko Agirre, Juanan Armentia eta Juanito Etxenike.

Juanito Etxenike ez dabill oin gurekin, Irungo internauta lagun bat zan, eta "test" egitteko apuntau neban, e-posta eskura neukalako arratsalde hartan. Azken aldi honetan Xare eta Erlaitz gatxizenekin ibiltzen da, bestiak beste, Indymedia Euskal Herria mugitzen.

Eneko Agirre informatikari eibartarra ez dakitt gurekin dabillen... Araolazatarrak bai, Matxalintxo lantzian behin bada be, eta Juan Andres Armentia, of course, zerrenda honek euki daben lurker fidelena orduan eta oiñ be bai.

Neuk neure burua listaren jabe eta diktadoretzat aurkeztu neban orduan. Honezkero ez naiz jabia, eta diktadura behiñ aplikatu bihar izan neban. Ez naiz damutzen, ez horixe.

Bost urtian 6580 mezu trukatu dittugu. Ehun bat harpidedun gara, ez dakit zenbat eibartar eta zenbat kanpotar, eta izenak eta identidadiak be galduta edo ahaztuta. Baiña behiñik behiñ gorde izan da zerrendan arau funtsezko bat: eztabaida libria bai, baiña zein garen ezagututa. Jendiak, apuntau aurretik, bere burua aurkeztu bihar izan dau. Uste dot neurri ona izan dala hori. Praktikan, neurri bakarra horixe, euskera hutsez izatiaz gaiñera.

Jaixo zanian bi izen erabiltzen zittuen gure azpiegitura teknikuak: Findmail eta Makelist. Gero, eGroups izena hartu zeben. Handik tarte batera, Yahoo-k erosi zeban, eta Yahoo Groups da harrezkero inbento hau. Yahoo Groups-en gure zerrendak dakan sarrera-orrixa ikusten badozue, hillabetez hillabete zelako martxia eruan dogun ikusiko dozue.

Sortu eta gitxira, 1998 eta 1999 artian, krisis txiki bat euki zeban zerrendiak, eta mezu faltan hiltzeko gertu egon zan. Baina 1999ko udaberrixan, ondo akordatzen naiz, Imanoltxu Trebiño sartu zan zerrendara autopistian peajian alde eitten, elefantia katxarrerixan moduan.) Harek bizittu zeban zerrendia. Geruago ezautu gaittuen batzuk be, bereziki Txikillana eta Amatiño, akaso gaur zerrendian animadore haundixenak dira.

Eztabaida eta informaziño-trukiaz gain, beste ekimen batzuen sorgune izan da Eibartarrak. Batetik, Eibar.org elkartia, ez oso elkarte aktibua, baiña bueno, afari batzuk noizik pehiñ, eta Aurki billatzailea hor dago. Hemen alkar ezagutu dogun batzuk be, Code & Syntax enpresia be sortu dogu.

Bost urte betetakuan, osasuntsu dago Eibartarrak. Euskeraz hau baiño zerrenda ganorazkuagorik bat bakarra dago, ItzuL , baina gai profesionalen ingurukua da, ez hartuemon jeneralekua.

Sortu zanian be, euskerazko bigarren zerrendia izan zalakuan nago (akaso hirugarrena, OEE-Banaketa Osasuna Euskalduntzeko Erakundianakin dudia dakat eta). Hau baiño beteranuagua, EuskaraZ zerrendia zan, baiña bueno, aspaldi dago zerrenda hori arrastrerako.

Euskerazko Interneteko benetako lelengo baliabide lokala be izan zan Eibartarrak. Harrezkero, posta-zerrenda lokalik iñon euskeraz sortu danik ez dot uste. Edo ganorazkorik ez. Zergaittik? ez dakitt. Beste era bateko Interneteko baliabide lokal euskaldunak, ostera, bat bakarra ikusten dot ganorazkua: Azpeittiko atarixa, Uztarria.com inbidixia sortzen destan zeozer. Baiña horretatik aparte, Eibartarrak eta Uztarria alde batera lagata, basamortua da euskerazko herri-komunikaziñua Interneten.

Besterik ez. Zorionak guri. Oporren bueltan alkartu biharko gara tarta baten bost kandelari putz eitteko edo. Ondo izan ordura arte.

Luistxo

Erantzunak

Iban Arantzabal
2003-04-18 : 21:52

> Barixaku Santu honetan 5 urte bete ditu Eibartarrak posta-zerrendak.



Urte askotarako. Zorionak batez ere eibartarrak zerrendan ia egunero idazten duzuenoi. Zuena da meritua!



Iban Arantzabal

Joxe Aranzabal
2003-04-18 : 22:32

Sinestuta nago zuekin hasi dela Eibar bere errautsetatik pizten. Euskaldunak, aurrerazaleak eta bizkorrak. Ez zarete makalak, gero!



Zorionak eta urte askotarako!

Lurra
2003-04-21 : 22:25

... eta ekin Eibarko euskeriari. Koldo Zuazok, beste eibartar hark, proposautako sendabelarra zuena be bada ta.

Erantzun

Sartu