Gaur estreinako ezagutu dut Pendrive bat
Behar bada zuetako batzuk ezagutu duzue baina nik gaur ikusi dut estreinako "pendrive" delakoa. Tresna interesgarri bat.
Neurriz errotuladore zapal (fosforito) horietako bat baino txikixeagoa da eta GB bat bezainbateko informazioa gordetzeko gauza da. Ordenadore batetik besterako datu-transferentzia egiteko balio du.
Muturrean klabija du, ordenadorean entxufatu eta nahi besteko dokumentuak zurrupatzen ditu. Gero, beste ordenadore bati ezarri eta deskargatu. Alde batetik bestera soinean informazio asko eraman ohi duen jendearentzat omen da aproposa.
Errotuladore honek edozein boligrafok duen gakotxa du, bularreko patrikan esekitzeko modukoa. Arazo bakarra, behar bada, edozein boligrafo bezain erraz galdu daitekeela...
Amatiño
Pendrive bat nolakoa den ikusteko, hemen.
Erantzunak kargatzen...