Halako batean Eusko Legebiltzarrak eskaintzen duen "Zabalik" zerbitzua ezagutu nuen. Une horretan ikaragarria iruditu zitzaidan, nik behintzat ez nuen horrelakorik ezagutzen. Gomendatzen dizuet lerro hauetatik.
Zer egiten da ba zerbitzu horretan?
Batek zerbitzu hau ezagutu nahi badu, hemen adierazi beharko du bere perfila, hau da, zer motako berriak jaso nahi dituen:
http://parlamento.euskadi.net/htmldocs/e_zabalik2.html
Zerbitzu hau lehendabiziko aldiz ikusi nuenean dokumentazio edo artxiboaren etorkizuna (etorkizunetako bat) iruditu zitzaidan, baina etorkizuna gure artean dago gaur egun.
Nik jaso dudan azkeneko boletina honen ondoren erakusten dizuet, adibide bat da etxean, aldian-aldian, zer jasotzen den ikusteko. Zerrenda hori jaso eta gero gai bakoitzean sartu behar. Nik behean pegatutako adibidean (Astesantuko oporren aurretik jasotakoa) ez ditut lotura klikagarriak gorde, baina epostaz jasotzen denean hala egoten dira.
Ondo izan denok,
Trebi.
---
Honekin batera doakizu zure intereseko izan daitezkeen eta azken egunotan tramitazio aurrerapen edo aldakuntzaren bat izan duten legebiltzar-ekimenen zerrenda (2003-04-05-2003-04-12):
a) Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera 07\10\05\01\0151. Zinematografiaren gaineko Liburu Zuria dela eta
b) Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera 07\10\05\01\0161. EAEko argitalpenei buruz.
c) Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera 07\10\05\01\0175. Kontsultatu ahal izateko, artxiboak batzeari buruz.
d) Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera 07\10\05\01\0176. Artea herrian eskuragarri dauden Eusko Jaurlaritzaren artxiboei buruz.
e) Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera 07\10\05\01\0210. Eusko Jaurlaritzak 1994. urteaz geroztik "Egunkaria"-ri emandako diru-laguntzei buruz.
f) Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera 07\10\05\01\0211. Eusko Jaurlaritzak "Euskaldunon Egunkaria"-ren ondoren sortutako egunkarian iragarkiak txertatzeari buruz
g) Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera 07\10\05\01\0217. 2000ko 3.473 eta 3.474 errege-dekretuak aplikatzeari buruz.
h) Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera 07\10\05\01\0225. Konekta Zaitez programaren laguntzak ematean bidezko konfiantzaren printzipioa urratu omen dela eta.
i) Batzordean ahoz erantzuteko galdera 07\10\05\02\0004. NBEren 2000. urteko Torturari buruzko Txostenari buruz.
j) Idatziz erantzuteko galdera 07\10\05\03\1067. "Euskaldunon Egunkaria"-ri emandako diru-laguntzak berreskuratzeko akzioei ekiteko aukeraz.
k) Idatziz erantzuteko galdera 07\10\05\03\1076. Lokalak eta instalazioak ikuskatzeko planaren bigarren fasearen emaitzei buruz
l) Idatziz erantzuteko galdera 07\10\05\03\1137. "Egunero" egunkariari iragarkiak sartzeko gaurdaino emandako diru-kopuruei buruz.
m) Idatziz erantzuteko galdera 07\10\05\03\1138. Berraztertzeko errekurtso bat ebazten duen erabakiari buruz.
n) Legebiltzar Taldeak egindako agerraldi eskea 07\10\06\01\0052. Autonomia Erkidegoak Justizia Administrazioaren gaian erabiltzen dituen eskumenei buruz 2001eko Memoria Judizialak dioenaz informatzeko.
o) Informazio eskea 07\10\07\02\0328. Landaberri erakundeak Etxebizitza Bideratzeko 2002-2005 Planaren gainean egindako txostenari buruz.
p) Informazio eskea 07\10\07\02\0337. Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoak bidali egin dituen eta bidali gabe geratu diren txosten eta irizpenei buruz.
q) Legez besteko proposamena 07\11\02\01\0185. Euskadiko euskaltegi publiko eta homologatuei buruz.
r) Legez besteko proposamena 07\11\02\01\0200. Euskal Administrazio publikoan "software" librea garatzeari buruz.
s) Legez besteko proposamena 07\11\02\01\0233. "Euskaldunon Egunkaria"-ren indarkeriazko itxierari buruzkoa.
t) Legez besteko proposamena 07\11\02\01\0234. Otsailaren 20an euskal komunikabide batzuen eta Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen kontra izandako ekintzei buruz.
u) Legez besteko proposamena 07\11\02\01\0241. Sansomendin irekitako espedienteei buruz.
v) Legez besteko proposamena 07\11\02\01\0245. Banantze eta dibortzio epaiak ez betetzearen gaineko azterketari buruz.
Erantzun
Sartu