Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Behargintza" Bizkaiko tokiko lan-zentroen webgunea

Behargintza.net webgunea, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Trebakuntza Sailak , BBK -k (Gaztelanbidean programari jarraiki), EUDEL ek eta Bizkaiko hainbat herriek bultzatzen duten Behargintza sarearen ataria da.

Beraz, herrialde osoan banaturik dauden 23 Behargintza zentroek Bizkaiko Behargintza sarea osatzen dute.

Behargintza batzuk, Bilbo, Ondarroa edota Lekeitiokoak adibidez, eremu bezala udalerri bakarra dute, baina beste batzuk eskualde osoa dute eremutzat. Esate baterako, Uribe Kostakoa, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana, Urduliz udalerriek osatzen dute, Mungialdekoa Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, MeƱaka, Mungia udalerriek edota Bermeoladekoa Bermeo, Mundaka, Sukarrieta udalerriek osatzen dute.

Besteak beste, lan hildoak edo helburuak honakoak dira:

  • Enpleguari buruzko informazioa eta orientazioa
  • Lan munduan sartu besteren kabuz
  • Autoenplegua eta enpresen sorkuntza
  • Enpresei eskainitako zerbitzuak
  • Analisia eta azterlana

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu