Teknologia albisteak

Apirileko Auzoka aldizkaria sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Etxebeste - Donostiako Euskararen Udal Patronatua
2003-04-16 : 11:04

Martuteneko Gaztelekua, Espainiako pertika jauzi markarik onena duen Naroa Agirre donostiarra, ekologia, kirola eta gizarte gaiak irakur ditzakegu, besteak beste, apirileko "Auzoka 62".

Auzoka Donostiako ikastetxeetako ikasleek egiten duten eta ikasleei beraiei zuzendua dagoen euskarazko aldizkaria da.

Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren zuzendaritzapean eta Donostiako Berritzegunearen koordinazioarekin argitaratzen da Auzoka aldizkaria.

Duela 17 urte, 1986ko abenduan kaleratu zen lehen zenbakia. Hasieran ia eskuz egiten zen aldizkariak aurrera egin du eta gaur egun, teknologia berriek aurrera egin duten heinean, ordenadorez eta teknologia digitalen bitartez egiten da aldizkaria ikastetxe guztietan.

Aldizkariaren 59. aletik aurrera Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren euskaraz.net webean argitaratzen da Auzokaren edizio elektronikoa. "Azken zenbaki hau: ere halaxe dago.

Euskaltegietan testuak lantzeko ere egokia izan daiteke Auzoka aldizkaria, goi aldean jartzen diren izartxo batzuen bidez artikulu bakoitzaren zailtasun maila adierazten baita.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago