Sustatu logoa Teknologia albisteak

Amodiozko gutunen lehiaketa

Villabonako Udalak eta Larramendi Bazkunak amodiozko gutunen lehiaketa jarri dute abian. Bosgarren urtez antolatu da txapelketa. Mezu honekin parte hartzera animatu nahi dugu. Atera ditugun oinarriak Sustatura bidaltzen ditugu.

AMASA-VILLABONAKO V. amodiozko gutunen txapelketa

OINARRIAK

  1. - Lehiaketa honetan 1986an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak har dezake parte.
  2. - Lan guztiak argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dira.
  3. - Lanek gutun forma izan beharko dute eta din A-4 orritan eskuz zein makinaz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialdetik gorakoa izan.
  4. - Lanean ez da egilearen daturik jarriko, soilik lema bat. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren lema) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal horren azalean lanean jarri den lema bera jarriko da.
  5. - Lanak eta egilearen datuak dituen kartazala beste kartazal handiago batean sartuta, honako helbide honetara bidali beharko dira: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, Kale Berria, 47-3 esk., 20150 Amasa-Villabona. Horretarako azkenengo eguna 2002ko urriaren 15a izango da.
  6. -Sariak honako hauek izango dira:
    - 1.go saria: 300 euro.
    - 2. saria: 200 euro.
    - Villabonatar onenarentzako saria:175 euro.
  7. - Sari-banaketa urriaren hogeita bostean egingo da, giroak eskatzen duen beste ekitaldiren batekin batera.
  8. - Lan guztiak Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren esku geratuko dira, eta osorok zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere egilea zein den garbi adieraziz.
  9. - Leihaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsonek osatuko dute.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu