Beterriko Liburua literatur aipamenaren 7. edizioa izango da aurtengoa. liburu saritua irakurleek aukeratzen dutenez, ari gara proposamenak biltzen. Irakurleei 2002 urtean euskaraz argitaratutako liburu gogokoenaren proposamena igortzeko gonbitea egin nahi diegu. Proposamenak jasotzeko azken eguna apirilaren 25a izango da.
Beterriko Liburua 2002 Aipamena Proposamenak jasotzeko epea amaitzear
Datorren apirilaren 25ean amaituko da Beterriko Liburu 02 izendapena eskuratuko duen literatur lana aukeratu ahal izateko, proposamenak jasotzeko epea.
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 1996 urtean jarri zuen abian Beterriko Liburua literatur aipamena. Aipamen horrek badu ezaugarri berezirik, saritutako lana irakurleek aukeratzen dutela, alegia. Irakurleek euskal literaturaten urtebeteko uztan izan duten lanik gogokoena saritzea da helburua. Horretarako bada hirurogei lagunek osatzen duten epaimahai orokor bat, zeina urtean zehar liburuen iritziak igortzeaz arduratzen den, eta baita sariketarako bere proposamena bidaltzen ere. Hala ere, proposamena egiteko ez da zertan epaimahaikide izan behar. Irakurle orok eman dezake bere botua, argi erakutsiz 2002 urteko liburuen artean zein lan (eleberria, poesia, saiakera, antzerkia edo ipuina) irakurri duen gustuen. Irakurle bakoitzak, gainera, bi liburu proposa ditzake, beti ere lan bat lehenetsiz.
Proposamenak igortzeko bide ezberdinak izango ditu irakurleak:
Proposamena egitea erabakitzen duzuen irakurle guztiok, zuen izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali behar dizkiguzue. Zein da zure 2002ko libururik gogokoena? Ahalik eta lasterren bidaliguzu proposamena, ez ahaztu!
Erantzun
Sartu