Audientzia Nazionalak jarri dio isuna "Marca" kirol egunkari irakurriari. Webcam baten bidez langileek egiten zutena jarraitzen zuen. Langileek duten eskubideak urratu direla iritzi dio Audientziak.
Imajinatzen duzue zuen bulegoan webcam bat zuri begira? Hau da, imajinatzen duzu hatzaparra surdurzuloan disimulu osoz sartzen duzuenero nagusia begira egotea? Zure nagusiak Bruce Sprisngteen edo Xabier Montoia ikusteko sarrera ateratzen duzun jakin ahal izatea?
Marca prest zegoen itxura denez langileek egiten duten guztia ikusteko. Hutsegite larritzat jo du Audientziak eta 6.000 euroko isuna jarri dio enpresari. CNT sindikatuak denuntzia sartu zuen 1999an webcam hori martxan zela jakitean eta oraintxe heldu da erantzuna.
Audientziaren esanetan, ez da nahikoa batzar batean webcam horiek daudela esatea. Langileek honen kontra egin ez izana ere ez da nahikoa isunetik libre geratzeko, izan ere, horrek ez baitu erakusten langileak ados daudenik.
Epaitzak dioenez Internet bidez emandako informazio hori guztia Datuen babesaren gaineko legearen aurka doa, izan ere, hainbat datu jartzen baititu hainbat erabiltzaileren eskura.
Erantzun
Sartu