Teknologia albisteak

Yahoo Google-ren atzetik

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Araolaza - CS
2003-04-10 : 13:04

Google gero eta atari itxura handiagoa hartzen ari den honetan, erantzuna dator Yahoo-ren eskutik. Bilaketa berritua aurkeztu dute berriki.

Izan ere orain arte Yahoo-k modelo biak ematen zituen:

  • Loturen direktorioa: Yahooko surflari profesionalen taldeak sortutako loturen direktorioa. Kalitate altukoa orokorrean, baina pertsonen lan indarrez oinarrituta egotean, ez oso xehea.
  • Bilaketa motorea: orain arte Googleri erosten zitzaion zerbitzua, loturen direktorioko emaitzen (sarritan oso murritzak) betelana egiteko.

Google gero eta atariagoa bihurtzen ari zen honetan, Yahoorentzat trafiko galtzea zen emaitzak bere konpetentzia bihurtzen ari zen horren bidez ematea.

Orain, Yahook Inktomi bilaketa motorea erosi duela aprobetxatuz, bilaketa sistema berria aurkeztu du http://new.search.yahoo.com/ helbidean.

Itxura eta antolaketa guztiz Google estilokoa da, web, irudi, direktorio, albiste, mapa eta abarreko bilaketekin.

Benetan zaila izango da Google handiaren 11.000 ordenagailuei konpetentzia egitea, baina bide onean doazela dirudi, askotan bilaketaren emaitzak Googleren oso antzekoak ematen bait dituzte. Seinale ona.

Erantzun

Sartu