Sustatu logoa Teknologia albisteak

XIII. Osasun Jardunaldiak

Sustatu - OEEtik
2003-04-10 10:04

2003ko Maiatzak 9 eta 10ean izango dira jardunaldiok. Barriola eraikinean, Donostian. Dagoeneko eman daiteke izena webgunetik bertatik. Hainbat gai jorratuko dira, baina horietako asko teknologiarekin lotutakoak.

Jardunaldien egitaraua oso zabala da eta horregatik, bi aretotan emango dira hitzaldiok ordu berean. Emango diren gaiak:

  • Teknologiak laborategian
  • Teknologiak eta bihotza
  • Irudi bidezko teknologiak
  • Komunikazioak
  • Internet eta osasuna, tailerra.
  • Mahai ingurua: informazioa eta teknologiak
  • Genetika
  • Estetika eta teknologiak.
  • Teknologiak eta erreprodukzioa
  • Teknologiak eta begiak eta eremu otorinolaringologikoa

Izena OEEren gunetik egin daiteke. Tarifa hauekin:

  • Normala: 50 € lehen eguna, bigarrena 60 € - Ikasleak bazkaririk gabe 25 € lehen eguna eta 30 € bigarrena - Ikasleak bazkariekin: 37 € lehen eguna eta 42 € bigarrena. Izena ematea apirilaren 15a baina lehen egin beharko da. Autobusa antolatuko da. Prezioa 30 €, giro ona barne.

Informazio gehiago, Osasuna Euskalduntzeko Erakundearen gunean

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu