Sarean da Mugi! Donostialdeko Kirolzaleen Aldizkariaren apirileko zenbakia. Donostiako Euskararen Udal Patronatuko webean aurkituko duzu kirolez blai datorren informazio zaparrada hau.
Rafting, hidrospeed, zeharkaldiak, jauziak, eskalada, mendiko orientazioa, arroila jaitsierak... dakartza Mugi! aldizkariak. Asko dira egin daitezkeen abentura kirolak. Naturarekin gozatuz kirolean aritzeko aukera zabala dago, eta kanpotik beste irudi bat izan dezaketen arren, gaztetxoenek lasai asko egin ditzakete gehienak.
Donostialdeko Kirolzaleen Aldizkariaren apirileko zenbakia Euskaraz.net Donostiako Euskararen Udal Patronatuko webean aurkituko duzu.
Ohikoek ez ezik, abentura kirolek ere gero eta harrera hobea dute gaztetxoen artean. Duela urte batzuetatik gorakada handia izan dute, gainera, eta kirol mota horien zerrenda luzea da. Mundu honetan dabiltzanek adierazi digutenez Donostia aldean behintzat raftingak eta kirol eskaladak dute arrakasta handiena gaztetxoenen artean. Aste Santuko oporrei begira, abentura kirolak hautatzea ez da, ez, aukera txarra.
Erantzun
Sartu