Teknologia albisteak

Kritika sariak, Lizarralde eta Igerabiderentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - sustatu
2003-04-08 : 14:04

Euskaraz argitaratu den lanik onena Igerabideren Mailu isila da. Eleberrietan onena, berriz, Larrepetit, Lizarralderena. Horixe esan du Espainiako Literatura Kritikarien Elkarteak. Elkarte horretan euskarazkoak hautatu dituena Jon Kortazar izan da.

Euskaraz idatzitakoen arten irabazleak

  • Igerabide: Mailu isila. Euskal poesia tradiziotik abiatu da, eta ugari ditu Aresti, Gandiaga, Lizardi, Mikel Lasa edota Atxagaren poemagintzarekiko erreferentziak titulutik bertatik hasita. Igerabidek sinbolismoa egunerokotasunaren esparrura ekarri nahi izan du Mailu isila lanarekin. Poemario hau Alberdania argitaletxeak kaleratu zuen iaz. Jon Kortazarren esanetan euskal poesiak azken urteetan eman duen lanik «bizi, hunkigarri eta osoenetarikoa» da.
  • Lizarralde: Larrepetit. «Literatura apustua, generotik aldendua eta gutxiengoari begirakoa» egin duela iritzio dio Kortazarrek. Larrepetit eleberriak ihesean doazen bi presoren eta hauei laguntza ematen dien herrikide baten bidaia kontatzen du. Erein etxeak jarri zuen kalean.

Beste hizkuntzetan irabazle:

  • Katalanez: Ferran Torrent valentziarraren Societat limitada eleberria eta Marius Sempereren Les inminencies poema liburua
  • Galegoz: Carlos Casaresen Sol do Veran eleberria eta Xavier Seoaneren Dársena do Ocaso poemarioa nabarmendu dituzte
  • Espainolez: Enrique Vila-Matasen El mal de Montano eta Vicente Gallegoren Santa Deriva aukeratu dituzte.

Berria Egunerok ekarri du eta baita bi elkarrizketa ere: batetik, Pello Lizarralderi eginikoa; bestetik, Juan Kruz Igerabiderena.

Erantzun

Sartu