Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko txostena aurkeztuko du

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtean jasotako kasuak, kasuei emandako bideraketak, gizarte alor zehatzetako hizkuntz eskubideen egoera ezagutzeko egindako azterketak eta egoera hobetzeko abian jarritako jarduerak txosten batean biltzen ditu.

Urteko txostena Behatokiaren urteko lanaren bilduma eta emaitza da. Urteko txostenaren xedea Euskal Herrian hizkuntz eskubideak zertan diren azaltzea da eta horretarako, urtean Behatokiak jaso eta aztertutako kasuak ez ezik, bere ekimenez landuak eta egoeraren etengabeko azterketatik biltzen dituenak ere hartzen ditu oinarri.

Txostena eskuratu ahal izango duzu Sustatun

Aurkezpenean aurkeztutako txostena emango dugu Sustatun bertan aurkezpena egin ostean. Txosten osoa jasotzeko aukera egongo da eta inork erabili gurako balu iturria aipatzea eskatuko litzaioke: Hizkuntz Eskubideen Behatokia, "Hizkuntz eskubideen egoera Euskal Herrian2002an"

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu