Behe Bidasoako lagun batzuk bildu gara trukea bultzatzeko asmoz, gerra egiten digutenak salatzeko eta boikoteatzeko, kontsumismoaren aurka jotzeko... Emaitza: truke azokak larunbatero Irunen.
Boteretsuek ahulen eta hauen oinarrizko giza eskubideen (bizitza, adierazpen askatasuna...) aurka darabilten guda ez dute geldiaraziko manifestaldi jendetsuek, ezta kultur munduaren elkartasunak ere; botereak manifestaldi hauek jasaten dituela agerian gelditzen ari da. Guda bera (indarkeria) bere iraupena bermatzen duen hazia da, guda erantzun bezala justifikatzen baitu.
Estatuek eragin eta burutzen dutenean, gudak ba omen du justifikaziorik: etsaien berezko gaiztotasuna. Hori ez da egia, eta zorionez, geroz eta jende gehiago konturatu da horretaz. GUDAK GUDA DAKAR ETA GUDAREN ARRAZOIA EKONOMIOKOA DA: INDUSTRI MILITARRAK ETA PETROKIMIKAK ESTUTU ETA ITOTZEN DUTE.
Arrazoizko irtenbide bakarra gelditzen zaigu gurpil ero honetatik ateratzeko. Guda ezin da irabazi eta beronen iraunarazteak etsaia ahuldu baino indartu egiten du. Irtenbide bakarra GUDA EGITEN DUTENEN EKONOMIARI BOIKOTA EGITEA DA, DESOBEDIENTZIA ZIBILAREN BIDEZ, eta ez gudaren bidez, argi baitago honek egungo estatus ekonomikoa iraunkortu eta eusten duela.
Desobedientzia modu askotara bihurtu daiteke egia:
Norberak jakingo du zein neurritan nahi edo ahal duen inplikatu desobedientzia zibilean, eta zein neurriraino nahi edo behartua dagoen gudarekin ekonomikoki kolaboratzen segitzera eta berau behar duenaren aberastera (botere ekonomikoa eta bereziki loratzen ari den industria militarra); nolanahi ere urratsak ematen hasi beharra dago lurra planetak eta bere biztanleek duten irtenbide bakarrerantz (erabakietan denon partehartze igualitarioa, aktiboa, zuzena eta ez ordezkatzailerantz).
Honengatik Behe Bidasoako lagun batzuk bildu gara truke bultzatzeko asmoz, gerra egiten digutenei salatzeko eta boikoteatzeko, kontsumismoaren aurka jotzeko, gure arteko harremanak estutzeko, gure Euskal Herri honetan beste garai batean hain zabalduta zen auzo lana berpizteko, asanblearioki eta inongo ierarkiarik gabe funtzionatzeko eta parte hartzeko (garaia data). Arrazoiak dozenaka dira praktikan jartzeko lagun askok teoria mailan argi duguna.
Ideiak biltzeko eta eztabaidatzeko eta noski erabakiak hartzeko, gonbidatzen zaitugu, edo hobe esateko, ama lurrak gonbidatzen zaitu sare honetan parte hartzera eta zuen herri eta auzoetan horrelako desobedientzia zibilak erabili eta zabaltzeko; gizateriarekin duen gatazka gainditzeko modu bakar gisa, eta oroitarazten digu, halaber, ama lurra bortxatzen duenak bakarrik espero dezakeela tamainako erantzuna
Erantzun
Sartu