Teknologia albisteak

Ikasleendako gune berria sortu da

Erabiltzailearen aurpegia
ikaskide.com
2003-04-04 : 11:04

Ikasle talde baten proiektua da "ikaskide", non euskaraz ikasteko ditugun oztopoak gainditzen laguntzeaz gain, gazteoi interesatzen zaizkigun hainbat gai tratatuak izango diren.

Proiektu berri bat da ikaskide.com delako hau. Ikasleok euskaraz apunteak, azterketa ebatziak... eta antzerako gauzak aurkitzeko ditugun baliabide eskasiaz jabeturik osaturikoa hain zuzen. Proiektu zabala eta anitza izan gura duen ikaskide.com-en izenean, jendearen iritziak biltzeko asmoz, deialdi zabala egin nahi dugu zuen aportazioak eta kritikak entzun asmoz.

Ditugun zailtasunak eta medio eskasia bitarteko guztioi animatzen zaituztegu proiektu berritzaile eta gure ustez beharrezko honetan parte hartzera.

Hainbat atal

Atal ezberdinez osaturiko gunea eratzea posible izan dugu, izan ere, apunteez gain erasmus ikasketen berri, informatika artikuluak, literatura, musika, festak... aurki ditzazkezue bertan. Artikuluak editoreezgain bisitariek ere idatz ditzaten bultzatu nahi dugu eta benetako tresna izan dadin lanean dihardugu.

Laguntza eta eskerrak

Honetak, azken aldiz zera eskatu nahi genizueke: zuen laguntza eta parteartzeaz gain gure gunea aditzera ematea. Guztion artean euskarak bizi dituen oztopo eta erasoak gaindi baiditzazkegu. Mila esker www.ikaskide.com egiten dugun guztion izenean.

Erantzun

Sartu