Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mac OS X euskaraz

Asko entzuten ari gara azkenaldian software libreak euskaraz aritzeko eskaintzen dituen aukerei buruz. Librea ez izan arren, Appleren Mac OS X sistemak ere hizkuntza anitz erabiltzeko aukera eskaintzen du (software librean oinarrituta dagoelako, akaso).

Aukera horiek baliatuz, Mac OS X-rako hainbat programa euskaratzen hasi naiz. Momentuz TextEdit testu editorea eta iTunes, MP3 artxiboak entzun eta kudeatzeko aplikazioa baino ez ditut euskaratu, baina zerrenda luzatuz joango da. Hurrengo proiektua Finder aplikazioa, Mac OS X-ren interfazearen oinarria dena, euskaratzea da. Abian dago jadanik eta luze gabe egongo da jaitsigarri.

Horiek guztiak eskuragarri dituzue hemen

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu