Teknologia albisteak

Oñatiko Webgunea bost hizkuntzatan

Erabiltzailearen aurpegia
Oñatiko Garapen eta Turismo agentzia - Oñati
2003-04-08 : 10:04

Eguaztenetik, bost hizkuntzatan dago Oñatiren webgunea. Oñatiko Turismo eta Garapen Agentziak kudeatzen eta zuzentzen duen webgune hori duela urtebete inguru jarri zuten sarean, Oñati ezagutzera emateko.

Ordutik orain arte bi hizkuntzatan eskaini du informazioa webgune honek, euskaraz eta gazteleraz, hain justu. Webgunearen helburu garrantzitsuenetako bat Oñatiren bisitari posibleei informazioa ematea eta turistak erakartzea izanik, informazio hori beste hizkuntza batzutan ere eskaintzea erabaki zuten. Horrela, katalanez, ingelesez eta frantsesez ere irakur daiteke eguaztenetik Oñatiren webgunea.

Aurrera begira, beste berrikuntza batzuk egiteko asmoa ere erakutsi dute webgunea kudeatzen duen Turismo eta Garapen Agentziako arduradunek. Arrikrutzeko lanekin hasten direnean, lan horien gaineko informazio eguneratua aurkitu ahal izango dugu webgunean.

Bisitari ugari lehen urtean

Turismo eta Garapen Ajentziak jarraipen zehatza egin dio Oñatiren webguneari. Lehendabiziko urte honetan jaso dituen datuen arabera, egunean, batez beste, 57 bisitari jasotzen ditu webguneak. Bisitarien jatorriari dagokionez, aipagarria da azken hiruhilabetekoan, esaterako, %58 estatubatuarrak izan direla. Gehienak Google bilatzailetik etortzen dira. Bilatzaileak, bataz beste, zortzi minutu eta erdi egiten ditu webgunea. Ez da gutxi!

Erantzun

Sartu