Egunkariaren aldeko autoinkulpazioak apirilaren 12an jasoko dira
Egunkariaren alde autoinkulpazio ekimena martxan !
Desobedientzia zibila lantzen dugun ABK, Demo, Desobedientzialariak eta Zuzen ekintza taldeak egunkariko langilekin batera Autoinkulpazio kanpaina bat ari gara bultzatzen. Honekin, alde batetik, egunkariko langileei elkartasun praktiko bat adierazi nahi diegu. Geure burua beraiek bezain errudun deklaratzean ageriago geratzen da oraindik, egindako bidegabekeria. Beste alde batetik, pertsona orori egunkariaren alde maila batean inplikatzeko aukera ere zabaldu nahi dugu.
Lagundu autoinkulpazioak zabaltzen eta kopurua handitzen. Mezu hau zure lagun eta ezagunei bidali, beraiek zabaldu ahal dezaten.
Autoinkulpazioak apirilaren 12an, larunbatean 12:00etan epaitegi nagusietan utziko ditugu, ekitaldi publiko batean. Zure autoinkulpazioa ezin baduzu pertsonalki eraman, egunkariko herri batzordeei helarazi edo gurekin kontaktuan jarri, guk jaso ahal izateko.
- Desobedientzalarion webgunea: www.desobedientzialariak.ht.st
- Kontakturako e-posta: desobedientzialariak@hotmail.com
Autoinkulpatzeko erabili dugun agiria behean doa, rtf formatuan.
Erantzunak kargatzen...