XXII. ekitaldiaren eskaintza zabal eta askotarikoak mota guztietako ikasleen (ikasleen, profesionalen, irakasleen eta oro har jendearen) beharrei eta interesei erantzun nahi die eta bi berritasun nagusi ditu: trantsizioen programa, ikasleei eta karreran graduatuei orientatzeko, eta jardunaldi Profesionalak, industriaren, merkataritzaren, osasunaren eta abarren eremuko profesionalen taldeentzako berariazko gaiez aritzeko.
Bertan aurkeztutako ikastaroak UPV/EHUk antolatu ditu, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta BBVA Fundazioaren laguntzarekin; ikastaroen antolaketa honetan ere Unibertsitate, Erakunde, Enpresa eta Elkarte zientifiko eta kulturalek hartu dute parte. Elkarlan-sare honi esker, bertan aurkezten dugun Programa zabal, eguneratu eta anitza burutuko da, eta Ikastaroen Egitekoarekin bat etorrita, ezagutzak eguneratzen, unibertsitate hedapena, eta agente sozial eta kulturalen arteko ideien trukatzea eta lankidetza bilatzen da.
Egitarau zabala dago prestatua aurtengorako eta matrikula maiatzaren 5etik aurrera egin ahal izango da plazak libre dauden bitartean. Matrikula eskaria hemen aurkituko duzu.
Ikastaroak bukatzean, Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitateak parteharmen agiria luzatuko die ekitaldietara maiz etorri diren ikasleei, beraiek ikastaro bakoitzeko banakako agiria edota ziklokoa aukera dezaketelarik. Aipatzen diren agirietan, ikastaro epean betetako ordu kopurua zehaztuko da. Besterik eskatzen ez denean, ikastaro bakoitzari dagokion agiria bete behar dela ulertuko da.
Informazio gehiago behar izanez gero eskatu argibideak helbide horietan.
Erantzun
Sartu