Sustatu logoa Teknologia albisteak

[EGUNERO] Posta Zerrenda

Egunkariaren Aldeko Herri Batzordeen arteko koordinazioa hobetzen eta EGUNKARIA AURRERA ateratzeko lana eraginkorragoa izaten lagunduko duen posta zerrenda sortu dugu.

www.aurrera.net webgunea sortu duten euskal internauten arteko koordinazio bikainaz jabetu eta guk ere, Egunkariaren Aldeko Arrasateko Herri Batzordekook, [EGUNERO] posta zerrenda sortu dugu.

Helburu nagusia

Egunkariaren Aldeko Herri Batzordeen arteko koordinazioa hobetzea. Besteak beste, harpidetza sustatzeko herri guztietan jasotako ideiak elkartrukatzeko, diru-bilketarako erabili diren estrategiak ezagutzeko, sortutako materiala zabaltzeko, deiak egiteko eta, orokorrean, Egunkariaren aldeko Herri Batzordekook komunikazio-sare eraginkorra izateko.

Izena emateko posta zerrendan

Posta zerrendan izena emateko, bidali mezu bat helbide honetara:

egunero-subscribe@yahoogroups.com

Herri batzorderen bateko kide bazara edo kiderik ezagutzen baduzu, mesedez, zabaldu mezu hau herri batzordeetako kide guztien artean.

Egunkaria Aurrera !!

dENiS.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu