Sustatu logoa Teknologia albisteak

IEB2003. Izena emateko lehen epea bukatzear dago

Ainhoa Latatu - UEU
2003-03-27 09:03

Informatikari Euskaldunen IV. Bilkura datorren Apirilaren 4an izango da Miramar jauregian, Donostian, UEUko Informatika Sailak antolatua. Ekitaldi honetako gai nagusia Informatikaria gizarte elektronikoan izango da.

Honen bidez gogorarazi nahi dizugu, hurrengo ostirala, hilak 28 izena emateko lehen epea bukatzen dela.

Matrikula

  • Martxoaren 28a baino lehen: 40 € (UEUko bazkideek 25 €)
  • Martxoaren 29tik aurrera: 50 € (UEUko bazkideek 35 €)
  • Bazkaria : 15 €

Bilkurari buruz beharreko informazio guztian hemen aurki dezakezu.

Matrikula zuzenean internet bidez egiteko beste helbide hau erabil dezakezu: matrikula

Edurne Larraza IEB2003 Koordinatzailea. UEUko Informatika Saila.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu