Hizkuntza Teknologiak masterrean antolatzen den mahai inguru hau datorren ostiralean, Martxoaren 28an, izango da. Hizlariak: Josu Waliño, Inma Gomila eta Nuria López de Gereñu.
Hizkuntza Teknologiak masterrean saio osagarri gisa antolatzen ditugun mintegi edo mahainguruen helburua informatikari eta hizkuntzalarien arteko lankidetza sustatzea da. Gaiaren inguruko profesionalak mahai batean biltzen ditugu, beren esperientziak modu dinamikoago batean trukatzeko eta gainontzeko partehartzaileei ere (ikasleak eta kanpotik etorritako interesatuak) gaiaren inguruko eztabaidan parte hartzeko aukera emanez.
Oraingo honetan gaia hau da: "Euskara eta teknologia berriak: enpresa mailako ikuspuntua". Hizkuntza Teknologiak masterrean saio osagarri gisa antolatzen ditugun mintegi edo mahainguruetako hau datorren ostiralean, Martxoaren 28an, arratsaldeko 4retan egingo dugu. Beti bezala Eibarko Markeskoa Jauregian.
Deialdia irekia da eta zabalik dago gai honekin interesatuta dagoen edonorentzat.
· Josu Waliño. Eleka
· Inma Gomila. Diana Teknologia
· Nuria López de Gereñu. VICOMTech
> Mahai-inguru horretako kronika inork egingo?
Ez daukagu mahai-inguru horretara joaterik eta oso gustora irakurriko genituzke bertan agertutako iritziak.