Gaur goizean, Ikasketa Iraunkorreko 1. Nazioarteko
Batzarra hasi da Bilbon. Hiru egunetan Bizitza osoan
ikastea ezagutzaren gizartearen eragilea lemapeak
mila lagun inguru batuko ditu Euskalduna jauregian. Besteak beste, toki ezberdinetatik etorritako
enpresa, sindikatu edo erakundeetako ordezkariak, eta ikasle, irakasle eta adituak.
Ibarretxe Lehendakariak eta Iztueta Sailburuordeak eman diote hasiera biltzarrari, Europako Batzordetik etorritako ordezkariekin batera.
Sustatuko egutegian iragarri zen bezala , Biltzarrak lau ardatz nagusi landuko ditu:
- Ezagutza-gizartearen garapena.
- Etengabeko ikaskuntza eta informazio eta komunikazio teknologiak
- Etengabeko ikaskuntza eta gizarteratzea
- Europako Komisioak adiera emandako etengabeko ikaskuntzari buruzko Memoradum eta Etengabeko ikaskuntzaren esparru Europar bat gauzatzea izenburuko Komunikatuan oinarrituriko Europako eskualde ezberdinetan izan diren estrategia zehatzak
Seguruenik askorako emango dute bilatzarraren hiru egunak. Gaur goizekoan behinik behin Europa eta Kanadatik etorritako adituek herrialde ezberdinetako esperientziak kontatu dituzte. Laburbiltzea zaila bada ere, ikasketa iraunkorreko ardatzak hemendik joan daitezke:
- Sail ezberdinen arteko partehartzearen beharra. Ez da bakarrik hezkuntza saila edo ministeritzen kontua: ekonomia, gizarteratze, lana, ekonomia, industriak,... parte hartu behar dute ere.
- Toki bakoitzak bere enpresen eta bizilagunen ikasketa beharren ezagutza zehatza izan behar du. Horregatik da hain garrantzizkoa tokiko ikuspegia.
- Ikasketa iraunkorrerako errekurtso publiko eta pribatuen erabili beharra.
- Ikasketa aukerak akzesibleagoak izan behar dira. Gaitasun berriak azalduko dira, ez bakarrik gaur egun gaitasun basikoak direnak, informazio eta komunikazio teknologia berrietarako gaitasunak beharko dira ere.
- Ikasketa iraunkorrerako kultura eta jarrera positiboak lortu beharko dira. Eremu honetan kostuen eta denboren ordainketa nori dagozkion aipatu da ere.
- Bikaintasuna lortzea ikasketa iraunkorrean. Kalitatea ezinbesteko da eta gainera jendearen motibazioaren alde egingo luke.
Iragarritako programaren arabera jardunaldiak bihar eta etzi jarraipena izango du.
Erantzun
Sartu