Teknologia albisteak
1

Korrikaren webguneak 20.000 bisitatik gora

Erabiltzailearen aurpegia
Korrika 13ren prentsa bulegoa - korrikaren prentsa bulegotik
2003-03-27 : 12:03

Korrika 13ren webguneak 20.000 bisitatik gora izan ditu pasa den urtarrilaren 22an martxan jarri zenetik. Webgunea lau hizkuntzatan egoteak (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) Euskal Herritik kanpoko bisita andana eragin du.

Kopuru osoaren %20, Estatutik kanpoko hainbat herrialdeetatik jasotako sarrerak izan dira. Besteak beste, Frantzia, Erresuma Batua, Kanada, Italia, Norvegia, Holanda, Suitza, Belgika, Venezuela, Alemania, Australia, Txile, Irlanda, Uruguay, Mexiko, Brasil, Argentina, eta Perutik jaso da bisitarik gehien. Errumania eta Israeldik ere interesatuta agertu dira euskararen aldeko lasterketa herrikoiaren nondik norakoa ezagutzeko.

Sekula baino bisita gehiago

Jasotako bisita kopurua sekula baino handiagoa izan da, eta horretan eragina izan du web orriaren goitik beherako itxura aldaketak. Izan ere, Korrika 13ren web orrian edukiak egunero eguneratzen dira eta berebiziko garrantzia ematen zaio Korrika Kulturaleko ekitaldi guztien berri ematen duen egunez-eguneko agendari.

Ibilbidea

Horretaz gain, Korrika 13k egingo duen ibilbide osatua ezagutzeko, Korrika 13ren kantua entzun eta jaisteko eta Korrikak parte hartzen duten lagunen elkarrizketak irakurtzeko aukera eskaintzen du. Bestalde, aurreko edizioan egin bezala aurtengoan ere ziberkorrikan esku hartzeko gonbitea luzatzen du korrikaren guneak. Dagoeneko ibilbide luzea egin du ziberkorrikak. Sei herrialde zeharkatu ditu eta 41 ziberlekuko saldu dira.

Euskometeonatura.com

Teknologia berrien aldeko apustuari eutsiz eta eskaintzen dituzten baliabideei ahalik eta atarramentu handiena ateratzeko xedez aparteko zerbitzua eskainiko du aurten Korrikaren webguneak. Hala, Korrika 13 Mauletik irten eta Iruñera heltzen den bitarteko ibilbidean, eguraldiari buruzko informazioa eskainiko du, Euskometeonatura.com webgunearekin elkarlanean. Euskometeonatura.com-ek Korrika 13 bitartean, lasterketa garairako egunez-eguneko eguraldi iragarpen zehatzak egingo ditu. Korrika.org-en ezkerraldeko menuan EGURALDI IRAGARPENAK izeneko atalaren azpian Euskal Herriko mapa agertuko da eta bertan eguneko iragarpen orokor bat. Mapan edo menuan sakatuz gero euskometeonatura.com-era bideratuko da internauta.

Erantzunak

Korrikaren prentsa bulegotik
2003-03-27 : 15:34

www.euskometeonatura.com, hauxe da helbide zuzena


Erantzun

Sartu